Basetxe gaztetxeaMay 16, 2007 2:34 pm

Maiatzaren 18an Trapagarango gazte komunikazio proiektuaren aurkezpen-eztabaida egingo da Basetxean.
Eztabaida horretan Trapagaranen eragiteko komunikazio proiektua zehaztuko da.

Komunikazio proiektuak 3 hanka
Komunikazio proiektuak osotua izan behar du, herri osoari zuzendua, horretarako hiru euskarri proposatuko dira:

1-basetxe.blogsome.com: Basetxeko bloga, egunerokotasuna segituko duena, gazte problematikaz eztabaidatzeko foroa izango du eta gaztetxeko ekintzen argazkiak.

2-PIKOTXA: Gazte hilabetekaria, herriko gazte sektoreei zuzendua. Hilabetero ahalik eta gazte gehienei banatuko zaie.

 3-LAU HILABETEKARIA: Urtean hiru aldiz herri osoan buzoneatuko den  boletina herri osoari gure iritzia zabaltzeko.

Pikotxa berria
Eztabaida amaitzeko Pikotxa berrituaren aurkezpena egingo da, sexologoen kolaborazioak, atal berriak, ongi egituratua…

GAZTE KOMUNIKAZIO PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Maiatzak 18, 20:00etan
Basetxe gaztetxean

Basetxe gaztetxeaApril 26, 2007 9:43 pm

Asteburuan Nafarroaren batasuna aldarrikatzeko Nafarroaren Eguna burutuko da Baigorrin (Baxe Nafarroa). Euskal Herri osoaren lurraldetasunaren alde Trapagarango gazteria (20 gazte) ere bertaratuko gara.

Ostiralez irtengo gara Trapagarandik Baigorrirantza.

LARUNBATEAN goizean Munhoa mendia egingo dugu. Garazi eta Baxe Nafarroa guztiko paisaiaz gozatzeko.

Arratsaldean aldiz Arberoako (Baxe Nafarroa) gazteekin rock´n roll ikastaroa.

Ondoren Nafar afaria Aldudeko Errekagorri ostatuan.

IGANDEAN NAFARROAREN EGUNA Baigorrin, animaleko besta basatia!! Jo ta hautsi eguna hasten denetik gaua ongi sartu arte! Kanta eta dantza!!

Aspaldi esana du sarri zaharrak, "Euskara da gure territorio libre bakarra".

Izan ere, euskararen bidez hausten ditugu gure herria bereizten duten sasi mugak, euskarak egiten gaitu euskaldun, euskarak aske eta euskarak EUSKAL HERRI.

Benetan horrelako egunetan, mugaz gaineko euskaldunak elkartzen garenean, festa elkarrekin egiten dugunean, elkar kantatu, dantzatu, irri eta ulu egiten dugunean gara HERRI.

Izan ere gu baikara…

PIRINIOEN BI ALDEETAN KANTA ETA DANTZA EGITEN DUEN HERRIA.

Beraz sasi-mugen gainetik…

GORA NAFARROA BATUA!!  EUSKAL HERRIA AITZINA!

Basetxe gaztetxeaApril 23, 2007 6:00 am

Iragan larunbatean Areatzan jokatuzen herri kirol arteko desafiaoan etxekoak nagusitu baziren ere, Osteko poteo, afari, dantzaldi eta kantaldian giro ona nabarmendu zen.

Bi herrietako gazteek elkarrekin festa giroan, beren herrietako dinamikak ezagutu zituzten.

Baina ororen gainetik, Euskal Herriak irabazi zuen. Berriz ere erakutsi baitugu euskal gazteen artean ez dugula mugarik nahi; Trapagarango gazteak bagarela nor gainontzeko euskaldunekin bat, inolako konplejurik gabe eta gure berezitasunak aportatuz biharko Euskal Herria eraikitzeko.

TRAPAGARAN EUSKALDUNA, EUSKAL HERRI BATUAN!

Basetxe gaztetxeaApril 18, 2007 11:59 am

Trapagarango gazteriak herri kirol desafioa jokatuko du larunbatean Areatzakoen aurka. Lehia arratsaldeko 17:30etan izango da Areatzako plazan.

Iazko neguan hasitako dinamikari jarraiki, bi herrietako gazteen arteko harremanak sendotu asmoz festa eta kirol jardunaldiak egingo dira Areatzan. Kiroletan denetarik izango da, lasto altxatze, harri jasotze, trontzalari, ingude, txinga, zama lasterketa… 

Egitarau sendoa 

17:30etan HERRI KIROL DESAFIOA plazan

19:00etan POTEO MARATONIANOA

21:30etan AFARI OLINPIKOA

23:00etan ERROMERIA 

Harreman iraunkorrak

Bi herrietako gazteen arteko harreman iraunkorrak egitea da helburu, aldian aldian errepikatuko direnak. Hortarako heldu den neguan Trapagarango gazteriari tokatuko zaio desafioa antolatzea. Betiere jai eredu alternatibo eta partehartzaile bidez, gazte mailan euskara sustatu eta lurraldetasun ikuspegian sakontze aldera. 

Basetxe gaztetxeaApril 3, 2007 4:29 pm

Apirilean hasirik Trapagarango euskal mugimendu herritarraren historia plazaratuko da Basetxean.

Katearen begiak: Herriaren borroka luzearen kontakizuna
Jardunaldi hauetan Foruen (1876) galeratik orain arte Trapagaranen, herriaren alde egin duten sektoreek  sortutako proiektu, egitasmo eta pentsamoldea plazaratuko da.
Bertan garaian garaiko kaleko giroa eta gizarteko kezkak azalduko dira. Herriko jende konprometituak, historialariek, irakasleek eta abar parte hartuko dute.

 Apirileko hitzaldiak:

Apirilaren 13an iluntzeko 20:30etan

KOLDO AZKUE (historialaria)

GAIA: “Comienzos del movimiento nacionalista vasco en Trapagaran, desarrollo y guerra civil”

Apirilaren 20ean iluntzeko 20:30etan

MARTXELO ALVAREZ (ahaztuak)

GAIA: “Guerra civil y años de postguerra (1936-1950)”  

Izan ere, ameslariok, eragileok, sortzen dugunok, ekiten dugunok, ez al gara herriaren alde tiraka ari den kate luze baten begiak? Bizirik nahi dugun herri zaharraren hatsa…
 

Basetxe gaztetxeaMarch 28, 2007 4:50 pm

70.hamarkadako Rock n´roll doinuak ematen dituen Inbiot taldeak joko du ostiralean gaztetxean

INBIOT taldeak Santurtzi du sorburu eta bost musikarik osatzen dute:  Bea (ahotsa),  Figuero (baxua), Juanpe (gitarra),  Aitor (gitarra), Oskar (bateria).

Kontzertua iluntzeko 22:30etan hasiko da, beraz, gaugiro goxo bat igaro nahi baduzu, badakizu: hurbildu Basetxera!.

Basetxe gaztetxeaMarch 21, 2007 2:25 pm

Trapagarango Basetxe gaztetxea gailendu zen joan den larunbatean jokatu zen Mendebaldeko I.sokatira txapelketan. Escontrilla eta Balamasedako Ekintza gazte asanbladaren lana ere bikaina izan zen.

Eguraldia lagun, oso ondo burutu zen iragan larunbateko sokatira txapelketa. Parte hartzea altua izan zen eta herri desberdinetako 80 gaztek parte hartu zuten.

Txapelketaren ondoren triki poteo jendetsua eta gaztetxean afaria eta bertso kabareta egin ziren, trikitixaz lagunduta giro eder batean.

Sokatira txapelketaren lehenbiziko harria jarrita dago, orain hurrengora itxaron beharko…

Basetxe gaztetxeaMarch 14, 2007 5:50 pm

Basetxe gaztetxeak antolaturik 80 gazte inguru bilduko dira datorren larunbatean Trapagarango Arkotxa plazan.

Sokatira aitzaki harturik mendebaldeko gazteria bizia festa giroan elkartzea da Basetxeko kideen helburua. Mendebaldea Barakaldotik hasi (Ibaizabal ibaitik) Lanestosara zabaltzen den lurraldea da, 3 eskualde hartzen dituelarik bere baitan, Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri. eremu hortakoa bazitugu eta oraindik izena eman ez baduzu bidali zure taldearen izena sokatira@gaztesarea.net helbidera!

Kanporaketa arrastiko 18:30etan hasiko da eta ondorengo herrietako gazte kuadrilek parte hartuko dute:

1-Basetxe gaztetxea (Trapagaran)

2-Korrika (meatzaldeko AEK)

3-Escontrilla (Trapagaran)

4-Ortuellako gazteria

5-Urioste HERRIA

6-Kadagua (Zalla+Sodupe)

7-Jarrilleroak (Portugalete)

8-Abantoko gazteria

9-Sestaoko gazteria

10-Balmasedako gazteria

Ondoren trikipoteoa izango da, herriko tabernetan barna, Arkotxa plazatik hasita.

Amaitzeko AFARIA+BERTSO KABARETA

Azkenik iluntzeko 22:30tan AFARIA eta bertso kabareta izango ditugu Basetxean. Bertso kabareta Oihane Perea, Iratxe Ibarra eta Onintza Enbeitak egiten duten bertso ikuskizun berritzaile, musikatua da. Oraindik bada txartela eskuratzerik La terraza, Ilargi edo Maite tabernetan.

Eta gero JAIA GAZTETXEAN!!! 

Animatu eta etorri!!!

Basetxe gaztetxeaMarch 10, 2007 8:23 am

Atzo iluntzeko 21:30tatik aurrera Arto Artian musikari txikien plataformaren aurkezpen kontzertua ikusteko aukera izan zen basetxe gaztetxean. 30 lagun inguru elkartu ziren Xedh taldearen soinu intentsitate industrialak eta Etenen rock inprobisatua entzuteko.  

Xedh taldea izan zen aurrena jotzen, ordenagailu aurrean jarrita era guztietako soinu eta efektuak entzuteko aukera emanez.

Etenek aldiz, eszenatokitik at jarririk, jende artean jo zuen, bateria, alboka, tronpeta zein beste zenbait instrumentu tartekatuz.

Dudarik gabe musika minoritarioa, arraroa eta txikia baina ezagutzeko interesgarria. Herriko gaztetxeak bultzatu nahi duen jendarte alternatibo, dibertso eta bizian beste katebegi bat. 

Basetxe gaztetxeaMarch 5, 2007 2:45 pm

Arto artian musika plataformak antolaturik musika kontzertuak egingo dira gaztetxean Martxoaren 9an

ArtoArtian: musikari txikien plataforma
Arto artian, musikaren alorrean, autoekoizpenaren eta diskoetxe txikien artean gabiltzanen lanari bultzada bat emateko asmotan sortutako katalogo itxurako plataforma da.

Gure ustez gaur egungo musika eta banaketa industria horixe bera da, industria, guk aldiz eskulangiletzat dugu geure izana. Ohiko banaketa sistemetatik urrun sentitzen dugu gure burua eta disko denda eta banatzaileek ez dute gure lanengan interesik, horregatik orokorrean ez dugu musikaren industriaren sistemengan sinisten.

Honen aurrean, geure lana defendatu eta ezagutarazteko asmoz sortu dugu katalogo hau.
Aurkezpen kontzertua Basetxe gaztetxean

Non : Basetxe gaztetxean

Noiz: Martxoaren 9an
Ordua: 21:00tan

Zenbait aurkezpen emanaldi gauzatu dira orain arte, Azkoitiko Matadeixen, Bilboko Amatau TVn, Tolosako Bonberenean eta Leioako Udondon.

Orain, Trapagarango Basetxe gaztetxean egingo da, martxoaren 9an, gaueko 21:00etan. Bertan 3 taldek parte hartuko dute:

1-Xedh gasteiztarra da noise, pop-zikina egiten hasi zen Baba Llaga taldean. Orain bakarka ari zaigu soinu eta intentsitate industrialak jorratzen.

2-Tüsüri errenteriarra, dark-ambient, droneak eta giro eta atmosfera industrialak lantzen ditu. Biok laptop (edo ordenagailu eramangarria) darabilte soinu iturri gisa.

3-Trapagarango Elgeron egoitza duten Eteneko partaideak. Hasieran hirukotea bazen ere, bikote moduan aritzen dira orain, inprobisaziotik abiatutako rocka egiten, bateria, gitarra, tronpeta eta abar erabiliz